Lan Ekintza Bilbaok VIII. 'Ekiten ikasi' programea abiarazo dau kulturearen balioak eskolan zabaltzeko

Bizkaie! 2007-10-11 14:28

Programea ez da ikasgai legez ikusten, eta ikastetxe bakotxak askatasuna izango dau bere hezkuntza-proiektuari egokitzeko. Esate baterako, tresna moduan erabili daiteke gelako ohiturea urratzeko eta eguneroko errealidade bat bertan sartzeko. Era berean, gazteak motibetako, negozio-ideien lehiaketan parte hartzeko aukerea izango da.

Bilboko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikastetxeetako irakasleei nahiz ikasleei zuzentzen jake eta ekintzaile kulturearen balioak zabaltzea bilatzen dau.

Programea ez da ikasgai legez ikusten, eta ikastetxe bakotxak askatasuna izango dau bere hezkuntza-proiektuari egokitzeko. Esate baterako, tresna moduan erabili daiteke gelako ohiturea urratzeko eta eguneroko errealidade bat bertan sartzeko. Era berean, gazteak motibetako, negozio-ideien lehiaketan parte hartzeko aukerea izango da.

'Azken helburua ez da enpresa bat sortzea, baizik eta persona ekintzaileen gaitasunak lortzea, eta enpresa-jarduerearen oinarrizko balioak ezagutzea. Balio horreek ekimena, sormena, talde-lana eta autonomia dira, besteak beste. Horreei esker, hobeto sartuko dira gizartean eta lan-munduan', azaldu dau Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Jon Sustatxak.

'Ekiten ikasi' programeak metodologia esperimentatua garatzen dau, eta ikas-material atseginakaz osotzen da, sormena sustatzeko asmoz: komikiak, mahai-jokoak edota bideo-jokoak, beti ekiteko kontzeptuagaz lotuta.

Barritasun moduan, aurten 'Agenda ekintzaile' erabilgarri bat banatuko jake ikasleei. Agendan enpresa-jarduereagaz lotutako edukia egongo da, eta ikasleei balioko deutse programako jarduera eta parte-hartzea planifiketako.

Bilboko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailagaz eta BBK Gazte Lanbidean Fundazinoagaz lankidetzan egindako Lan Ekintzaren programa hau gero eta erantzun hobea jasoten ari da ikastetxeetatik, ikasleakandik eta irakasleakandik.

Lehenengo edizinoan (2000-2001 ikasturtean) ikastetxe batek parte hartu eban eta 12 negozio-ideia aurkeztu ziran. Azken deialdian, 2006-2007 ikasturtekoan, barriz, 25 ikastetxek, publiko nahiz pribatuk parte hartu eben; danetara, 122 negozio-ideia aurkeztu zituen.

Negozio-ideien lehiaketearen azken edizinoko proposamen irabazleak ondorengo gaien ingurukoak izan ziran: umeentzako jolas-parke bat sortzea, irudi aholkularitzako enpresa bat, eta janari publizidadearen banaketa-enpresa bat.

'Ekiten ikasi' programa ikasturte osoan zehar egongo da zabalik eta parte hartzeko interesa daben ikastetxeek Lan Ekintza Bilbaoren bulegora jo leikie. Hartu-emonetarako telefonoz enbakia: 94 420 53 10.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu