Urrian, Flamenko Topaketak izango dira Bilboko Frantzisko auzoan

Bizkaie! 2007-09-26 14:42   Kulturea

Topaketak irailaren 27an hasiko dira José Miguel Hernández adituak San Frantziskoko Udaltegian eskainiko dauen berbaldiagaz, 19:30ean.

Bilboko Frantzisko auzoa musika flamenkoz jantziko da irailaren 27an hasi eta urriko eguen eta barikuetan, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Sonikete alkartearekin alkarlanean antolatu dauen Flamenko Topaketak programeagaz. Aurten, lehenengoz, ikuskizunak bi lekutan egingo dira: San Frantziskoko Udaltegian eta Bilborock aretoan.

Antolatzaileek adierazo dabenez, Flamenko Topaketak programea eskaintza barritzailea da eta musika flamenkoaren ikuskizun eszenikoa eskaintzeaz ganera, musika horren ulermena errazteko proposamenak ekarriko ditu Bilbora. Arte horren zabalkunde eta gozamena indartzeko programea izango da eta, horretarako, berbaldiak, tailerrak eta kontzertu didaktikoak egingo dira.

Topaketak bihar, irailak 27, hasiko dira José Miguel Hernández adituak San Frantziskoko Udaltegian eskainiko dauen ‘El Flamento, un arte de fusión’ berbaldiagaz, 19,30ean. Berbaldia irudi, soinu eta bideo emonaldiakaz osotuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu