Kritiken Hemeroteka goitik behera barritu eta beregain hartu dau Armiarma webguneak 2007an

Bizkaie! 2007-09-24 18:28

Astero argitaratzen diran kritikak batzen ditue, literatur liburuen gaineko eretxiak erraz topetako aukerea eskaintzearren. Horreezaz gan, Kritiken Hemerotekara egunkari eta aldizkarietatik XX. mendean idatzitako kritika sorta handia bat batu dabe, 1930etik hasita

Susa argitaletxeak 2001ean sortutako Kritiken Hemeroteka zeharo barritu eta beregain hartu dau Armiarma webguneak 2007an.

Astero argitaratzen diran kritikak batzen ditue, literatur liburuen gaineko eretxiak erraz topetako aukerea eskaintzearren. Horreezaz gan, Kritiken Hemerotekara egunkari eta aldizkarietatik XX. mendean idatzitako kritika sorta handia bat batu dabe, 1930etik hasita; berbarako, Euzkadi, El Dia, Eguna, Euzko Gogoa, Jakin, Olerti, Zeruko Argia, Anaitasuna… edo bortxaz zarratu eben Euskaldunon Egunkariakoak.

Dagoeneko ia 3.900 kritika jaso dituan bildumea da Kritiken Hemeroteka, astero barritzen dana, literatur liburuen gaineko eretxiak erraz topau eta aztertzeko aukerea eskaintzearren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu