‘Bilbao, nire kotxe barik!’ eguneko adierazpena Amaia Piedra atleta bilbotarrak irakurriko dau
2007-09-21 15:28Zapatu honetan Europako 1.000 uri baino gehiagotan egingo da ‘Kotxe bako Eguna’. Bilbok be ekimenagaz bat egingo dau kotxearen erabilereari buruz herritarrei gogoetarako deialdia egiteko asmoz: urian kotxea modu arrazionalean erabilteko beharrari buruzko gogoetea.
Amaia Piedra atleta bilbotarrak irakurriko dau ‘Bilbao, nire kotxe barik!’ eguneko adierazpena bihar zapatua, irailak 22, eguerdiko 12:00etan Castaños auzoko Fontecha y Salazar kalean. Zirkulazino eta Garraio Saileko zinegotzi diran Ibon Areso eta Asier Abaunza, eta Hirigintza eta Ingurumen Saileko zinegotzi dan Julia Madrazo izango dira ekitaldian, instituzinoetako ordezkari gehiago eta ekimenaren laguntzaile diran enpresetako ordezkariakaz batera.
Epalza Alargunaren ikastetxeko umeek eguaztenean mugikortasunaren inguruan egindako lanaren ondorioak irakurriko ditue. Eguenean mugikortasunak Bilbon izan dauen eraldaketea aztertu eben adindunen ondorioak entzuteko aukerea be izango da zapatuko ekitaldian.
Amaia Piedra (Bilbo, 1972) atletea 1.500, 3.000, 5.000 eta 10.000 metroko lasterketetan, eta krosean trebea da. Munduko 7 kros txapelketetan parte hartu dau eta Europakoan 4 aldiz. Bi aldiz parte hartu dau Munduko Atletismoa txapelketan. Euskadiko 3.000 eta 10.000 metroetako marka onenak bereak dira.
‘Bilbao, nire kotxe barik!’
Zapatu honetan Europako 1.000 uri baino gehiagotan egingo da ‘Kotxe bako Eguna’. Bilbok be ekimenagaz bat egingo dau kotxearen erabilereari buruz herritarrei gogoetarako deialdia egiteko asmoz: urian kotxea modu arrazionalean erabilteko beharrari buruzko gogoetea.
Eguneko jardunaldiak Castaños auzoan egingo dira eta Fontecha eta Salazar kalea oinezkoentzako bihurtuko da. Moyua Plaza eta Rodriguez Arias tarteko Errekalde Zumarkaleko zirkulazinoa eten egingo da.
Castaños eta Moyua Plazako jarduerak
Bihar, zapatua, irailak 22, urian zehar ‘Bilbo, nire kotxe barik!’ eguna zabaltzeko kutsu ludikoko ekintzak antolatu ditue.
Errekalde Zumarkalean zirkulazinoa eten egingo da (Moyua plazatik Rodriguez Arias kalera) eta Moyua Plazaren zati batean ibilgailu pribatuen zirkulazinoa mugatu egingo da.
Bestetik, Fontecha eta Salazar kaleko espazioan jarduera ludikoak egongo dira, 11:00etatik 20:00etara. Kalea alfonbraz estaldu eta apaindu egingo da, berdegune itxurea izan daian.
Bilboko Txistulari Taldearen kalejirea (11:15) eta umeentzako jarduerak, kale-animazinoa eta musika-ekitaldiak be ez dira faltako. Bilboko Udal Musika Bandeak joko dau (12:30).
Era berean, bizikletak maileguan itxiko dira.
Moyua plazan eta inguruetan, egun guztian ondoko ekitaldiak iznago dira:
‘Spinning kalean-Bilbo nire kotxe barik’ ekitaldiaren hirugarren edizinoa. Errekalde zumarkalean zarratuko dan zatian bizikleta estatikoak egongo dira.
Moyua plazan, egun guztian, ‘Jarri gure lekuan’ jarduerea gauzatuko da, uriko arkitektura-oztopoek mobiduteko sortzen dituezan arazoak modu praktikoan ezagutzera emoteko.
Paseo-trena; Moyua plazan geltokia izango dau. Bizikletak maileguan itxiko dira, Aldundiaren Jauregian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!