Astondoa pirotekniak Bilboko jaietako su artifizialen lehiaketan parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-08-06 02:00

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi jentetsuenetarikoa su artifizialen erakustaldiak izaten dira. Aurten be, Nazinoarteko XVII. Sari Nagusia eta Erakustaldi Programea ekimenek argiz eta soinuz jantziko dabe Bizkaiko uriburuko zerua.

Bilboko Aste Nagusiko ekitaldi jentetsuenetarikoa su artifizialen erakustaldiak izaten dira. Aurten be, Nazinoarteko XVII. Sari Nagusia eta Erakustaldi Programea ekimenek argiz eta soinuz jantziko dabe Bizkaiko uriburuko zerua.

Ekitaldien inguruan ezaugarri bat nabarmendu dau Bilboko Udalak: aurten euskal ordezkaritzea egongo dala Bilbao Uria Su Ikusgarrien Nazinoarteko Lehiaketa Nagusian. Ordezkari hori Astondoa Piroteknia izango da (erakustaldia abuztuaren 24an izango da). Hori dala-eta, aurten, Izaskun Astondoa ez da epaimahaian egongo.

Su ikusgarrien Sari Nagusiko batzorde antolatzaileak adierazo dauenez, estilo eta kontzeptu estetiko desbardinak batzen dituezan piroteknien hautaketea egin da aurten, ‘ohituta gagozan eredu tradizionaletatik urrunduz’. Bide horretan, abuztuaren 20an ikusgai egongo dan txekiar errepublikako Flash Barrandov Effects Limited pirotekniaren edota eguaztenean izango diran IP Innovative Pyrotechnik GMBH alemaniarraren partehartzea nabarmendu ditue.


Egitaraua
(suak 22:30ean hasiko dira)

Zapatua, abuztuak 18: lehiaketea: Arco Iris (Valentzia).
Domekea, abuztuak 19: erakustaldia: Pirotectia Pablo (Asturias).
Astelehena, abuztuak 20: lehiaketea: Flash Barrandov Special Effects Limited (Txekiar Errepublikea).
Martitzena, abuztuak 21: erakustaldia: Pirotecnia Peñarroja (Castelló).
Eguaztena, abuztuak 22: lehiaketea: Ip Innovative Pyrotechnik (Alemania).
Eguena, abuztuak 23: erakustaldia: Pirotecnia Valecea (Araba).
Barikua, abuztuak 24: lehiaketea: Pirotecnia Astondoa (Bizkaia).
Zapatua, abuztuak 25: erakustaldia: Pirotecnia Pibierzo (León).
Domekea, abuztuak 26: lehiaketea: La Tirrena (Italia)
.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu