Bilboko kaleetan ezin da megafonorik erabili

Bizkaie! 2007-08-06 02:00

Bilboko kaleetan egiten dan salmenta ibiltaria arautzeko asmoz eta Aste Nagusia hur dagoala gogoan hartuta, Bilboko Udalak ohartarazo dau megafonoen salmenta erabat galarazota dagoala.

Bilboko kaleetan egiten dan salmenta ibiltaria arautzeko asmoz eta Aste Nagusia hur dagoala gogoan hartuta, Bilboko Udalak ohartarazo dau megafonoen salmenta erabat galarazota dagoala eta, legez kanpoko produktua danez, Udaltzaingoak konfiskau eta merkadutik erretirauko dituala ohiko zaintza-lanetan topetan dituan mueta horretako artikuluak.

Bilboko Udalaren arabera, uda honetan, zenbait uri eta herritako jaietan, aitaturiko megafonoa kale-satokietako ‘produktu izar’ izan da. Aparatua neurri txikiko megafonoa da, jostailutzat saldu baina kalte eragiteko be balio dauena, ataratzen dituan zaratak larrialdietako ibilgailuen alarmen antzekoak diralako. Horrezaz ganera, ahotsa behar baino gehiago anplifiketako ahalmena dala eta, kaleetan zarata lar egotea be badakarre. Hori dala eta, udalak salmentea galarazotea erabagi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu