Euskal Tonboleak DVD irakurgailuak, afariak eta beste hainbat opari emongo ditu aurten
2007-08-03 02:00Euskal Tonbolearen hirugarren edizinoan, udako kanpaina berezia jarri dau martxan Kontseiluak. Euro batean, autoak, autojiro hegaldiak, Home Cinemak eta telebistak lortzeko aukerea izango da Gipuzkoa eta Bizkaiko hondatzetan zein Nafarroa inguruko mendietan.
Euskal Tonbolearen hirugarren edizinoan, udako kanpaina berezia jarri dau martxan
Kontseiluak. Euro batean, autoak, autojiro hegaldiak, Home Cinemak eta telebistak lortzeko aukerea izango da Gipuzkoa eta Bizkaiko hondatzetan zein Nafarroa inguruko mendietan. ‘Abuztuagaz bat hasten dira askorentzako oporrak eta aurtengo Euskal Tonbolaren helburuetako bat, herritik urten eta hondartza edo mendi aldera joaten diranengana ailegetea izango da’, Kontseilutik adierazo dabenez.
Urtero, egitasmo desbardina plazaratzeko helburuagaz, jokoan jarten diran sariak aldatzen ditu Kontseiluak. ‘Euskal Tonbolea ezaguna da honezkero euskaldunon artean, baina urtero joko honetan parte hartzen dabenei sari bereziak eskaintzea da gure helburua, jokoa bera gero eta erakargarriagoa egiteko’, adierazo dabe antolatzaileek.
Sari tentagarririk ez da faltako, edonon filmak ikusteko DVD eroangarri barriak, TDTak, mahai jolasak edota etxerako DVD irakurgailuak. Sari horreez gan, bestelakoak be eskaintzen ditu Euskal Tonboleak: Argiñano jatetxe ezagunean afariak bi lagunentzako, Iruñeko Planetariumerako sarrerak edo Pirinioetan asteburuak zortzi lagunentzako, berbarako.
Euskal Tonbolea Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak abiarazotako ekimena da. Erakunde honek euskerearen erabilpena gizarteko sektore guztietara zabaltzeko egiten dau lan eta, bide horretan, aurrerapauso sendoak emoten jarraitzeko finantza-iturrietako bat dau Euskal Tonbolea. ‘Euskerea bultzatzea eta jolasa buztartuta, ekimen arrakastatsua da honezkero Euskal Tonbolea’.
Gipuzkoan hasi eta Bizkaian jarraituko dau bere ibilbidea Euskal Tonbolak; uda ostean Nafarroa, Araba eta Iparraldean ibilteko. Txartel bakotxa euro batean dago salgai. ‘Joko honen bidez erraza da lagun artean ondo pasau eta, bide batez, euskerearen sustapenari laguntzea’, azaldu dabe.
Txartelak, batez be, tabernetan salgai egongo badira be, bestelako hainbat saltokitan be topau daitekez, okindegi edota jatekoak saltzen dituezan dendatan, berbarako. Sari gehienak, ganera, txartela erosi dan lekuan bertan eskuratu ahal izango dira. Aurten, bestalde, udan euskal geografiako turismo-guneetan be izango da Euskal Tonbolea: kanpinetan, ugerleku edota hondartza inguruko tabernetan, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!