Oroimen ekitaldiak egingo dira Astolako Zubiaurre etxean
2007-06-26 02:00Ia 5 mende igaro dira Durangaldeko eleizateek euren batzar-toki, auzitegi, kartzela eta abar leku finko bat izateko erosi ebela Astolako Zubiaurre etxea. Etxe hori jazoera askoren lekuko izan da eta, horreek danak gogoan hartzeko, oroimen ekitaldiak egingo dira bagilaren 30ean, 12:30ean.
Ia 5 mende igaro dira Durangaldeko eleizateek euren batzar-toki, auzitegi, kartzela eta abar leku finko bat izateko erosi ebela Astolako Zubiaurre etxea. Etxe hori jazoera askoren lekuko izan da.
Baina hain urrun joan barik be, hainbat jazoera topau daitekez urte batzuk atzerago begiratuta.
Hirurogeta hamar urte bete dira, apirilean, euskaldun askoren antzera Julene Azpeitiak etxe horretatik erbestera alde egin behar izan ebala. Abadiñoko irakaslea izan zan, idazlea eta irakaskuntzan aintzindari, askatasuna, euskerea eta bere aberria maitatzeagaitik.
Berrogei urte bete dira Gerediaga Alkartearen egoitza Astolako auzitegi zahar horretan jarri zala.
Hogei urte bete dira barriztatze lanak amaituta, garagarrilaren 1ean, kanpoan 5 urte egin eta gero, barriro Astolako egoitzara bueltau zala Gerediaga Alkartea.
Hori guztia kontuan hartuta, Gerediaga Alkarteak urteurren horreek ospatuko ditu Astolako Etxean.
Gauzak holan dirala, bagilaren 30ean, eguerdiko 12:30etan ‘Oroimen ekitaldia’ egingo da Astolako Auzitegi etxean. Nerea Mujika, Anton Mari Aldekoa-Otalora, Jon Irazabal eta Jose Luis Lizundiak hartuko dabe parte beste batzuen artean. Ondoren, 14:30ean, lagun arteko bazkaria izango da Abadiñoko ‘Soloa’ jatetxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!