Euskal Herriko IV. Graffiti Lehiaketan parte hartzeko epea azkenburuan
2007-06-26 02:00Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizinoaren buruz burukoa garagarrilaren 14an izango da Gernika-Lumon, baina izena emoteko epea hamar egun lehenago amaituko da, garagarrilaren 4an hain zuzen be.
Euskal Herriko Graffiti Lehiaketaren IV. Edizinoaren buruz burukoa garagarrilaren 14an izango da Gernika-Lumon, baina izena emoteko epea hamar egun lehenago amaituko da, garagarrilaren 4an hain zuzen be.
Parte hartzeko eskariagaz batera, egin nahi dan graffitiaren zirriborroa be bialdu behar da. Epaimahaiak zirriborroak aztertu eta guztien artean aukeratuko ditu garagarrilaren 14ko buruz burukoan Gernika-Lumoko hamar hormatan margotuko diranak. Eguna amaitzean, hiru sari banatuko dira lanik onenen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.
Mendaron, Getxon eta Tolosan egindakoen ostean, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoa izango da Gernika-Lumokoa, eta esan daiteke errotuz doan ekimena dala. Lehiaketea antolatzeko helburu nagusia gazte jentea euskerearen mundura erakartea da, euren gustuko jarduerak euskeraz antolatuz. Izan be, gazteek euskerea erabiliko badabe, ezinbestekoa baita gazteen erreferentzia diran kultur adierazpide barriak be euskeraz garatzea. Euskereari ez eze, graffitiaren munduari be egiten deutso ekarpena lehiaketeak. Iazko edizinoak, esate baterako, graffitia bera zer dan irakatsi eutson ikusle askori eta aurreretxiak baztertu eta graffitiez gozetako aukerea eskaini eutson.
Lehiaketaren buruz burukoa Gernika-Lumoko Gazte Planaren eta uriaren bonbardaketearen 70. urteurrena gogoratzeko ekitaldien barruan sartu nahi izan dau Udalak eta, esangura horretan, egunean (lehiaketatik kanpo) egingo dan graffitietako bat Picassoren margo ospetsuaren bertsino bat izango da. Astegoien horretan bertan, Agroskate skate jaialdia izango da Gernika-Lumon, eta eguneko egitarauaren zati handi bat alkarlanean antolatu dabe Topaguneak, Udalak eta AgroSkatek. Graffitia, skate, musikea, dantzea… parte-hartzaile zein ikusle moduan be egun pasa eder eta ikusgarria euskeraz egiteko aukerea izango da Gernika-Lumon garagarrilaren 14an.
Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoa orain hamar urte sortu zan, eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 90 Euskera Alkartek osotzen dabe. Alkarteon zein Federazinoaren beraren helburua euskerearen erabilerea sustatzea da. Horretarako, hainbat esparru lantzen ditue, besteak beste, ume eta gazteen aisialdia, kulturgintzea, tokiko hedabideak, mintzapraktikea zein entidadeak euskalduntzea.
Informazino gehiago:
- Lehiaketearen web orria: www.topagunea.org/graffiti
- Igazko edizinoko argazkiak: http://tinyurl.com/2fv3kr
- Gernika-Lumoko udalaren Gazte Plana: www.gernikagazteplana.com
- Agroskate: www.agroskate-europe.com
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!