Martxan dagoz CAF-Elhuyar sariak
2007-05-25 02:00Urtero legez, CAF-Elhuyar sariak jarri ditue martxan CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da eta lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da. 2008ko martian jakinarazoko ditue irabazleen izenak.
Urtero legez, CAF-Elhuyar sariak jarri ditue martxan CAF enpreseak eta Elhuyar Fundazinoak. Aurtengoa hamabosgarren edizinoa da eta, dibulgazino-artikuluentzako hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gan, dibulgazino-liburu bat idazteko bekea be emongo dabe antolatzaileek, bosgarrenez. Oinarriak ikusgai dagoz honezkero
www.zientzia.net webgunean. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da. 2008ko martian jakinarazoko ditue irabazleen izenak.
Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, aurtengo sariketan, bi sail izango dira: dibulgazino-artikuluei jagokena bat, eta dibulgazino-liburu bat idazteko bekearena bestea. Dibulgazino-artikuluen sailean, hiru sari nagusi eta gazteentzako sari berezi bat banatuko ditue: lehen saridunak 1.200 euro jasoko ditu, bigarrenak 800 euro eta hirugarrenak 600 euro; 25 urtetik beherako egileek egindako artikulu onenak 400 euroko saria izango dau.
Bestalde, dibulgazino-liburu bat idazteko proiektu onenak 5.000 euroko bekea jasoko dau. Bosgarrenez emongo dabe sari hori Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak. Egileak urtebete izango dau proiektua gauzatzeko.
Lan guztiak euskerearen eta zientziaren arloan esperientzia handiko epaimahai bati bialduko jakoz XIV. CAF-Elhuyar sarien irabazleak nortzuk izango diran erabagiteko. Irabazleen izenen barri 2008ko martian emongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!