Mintza Eguna 2007 Donostian

Ane Loidi Garitano Bagerakidea Eta Mintzalaguna Bizkaiek Bizkaierara Moldatua 2007-05-25 02:00

Igazko Iruñeko jaiari lekukoa hartuta dator aurten Donostiara Mintza Eguna bagilaren 2an, Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagun eta abarrak alkartu eta hurreratzeko antolatutako jaia.

Igazko Iruñeko jaiari lekukoa hartuta dator aurten Donostiara Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagun eta abarrak alkartu eta hurreratzeko antolatutako jaia.

Donostiako Bagera Euskaltzaleen Alkarteak sortutako ‘Mintzalaguna’ ekimena izan da Euskal Herri guztira zabaldu dan mobimentu honen aitzindaria. Hamabost urte dira 1992an Gipuzkoako uriburuan esperientzia martxan jarri zanetik eta gaur egun ia 40 herritan alkartzen gara antzeko taldeak. Enkarterrietan eta Irunen, Pasaian eta Larrabetzun, Iruñerrian eta Bermeon, Aretxabaletan, Araialdean, Ermuan eta Galdakaon... Astean ordubete edo pare bat orduz, paseoan edo kiroletan, tabernan edo erakusketa areto batean 1900 lagunetik gora dabil Euskal Herri osoan mintzapraktika talde honeetan.

Donostian bakarrik 240 laguneko taldea osoatzen dogu mintzalagunok: 79 ‘laguntzaile’ eta 160 ‘ikasle’. Dudarik ez, beraz, sarritan euskaltegiko lanaren ezinbesteko osogarri dan ekimen honen arrakastearen inguruan. Ikasleentzat kalean eta eguneroko bizitzan euskeraz biziten hasteko lehen pausuak dira, eta euskaldun zaharragooi, barriz, prozesu horretan partaide izatearen poza emoten deusku. Herriz herri antzeko taldeak antolatzen eta zuzentzen dituezan Euskara Alkarteentzat be aberasgarri eta pizgarri dira talde honeek; ekimen honi esker, bestela alkartetik urrun geratuko litzatekezan gizataldeak bertara hurreratzea lortzen dabe: bai euskaltegietako ikasleak eta bai horrelako ekimen batean parte hartzeko ez bada alkartera hurreratuko ez litzatekezan hainbat lagun be.

Alkartze eta hurreratze horri indar handiagoa emotera dator aurten be Mintza Eguna. Bagilaren bian Donostiara ekarri gura doguz gainontzeko herrietako mintzakide, berbalagun, hitzontzi eta barritsu guztiak, alkarren barri izateko eta, batez be, egun alai eta eder bat pasetako.

Besterik ez, beraz, hemendik: bagilaren 2an Donostiako Boulevardean plazan alkartuko gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu