Getxoarte 2007 arte sortu barrien aretoan izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2007-05-24 02:00

Getxoarte 2007 ekitaldian parte hartzeko baldintzak eta oinarriak Kultur Etxean eta udalaren webgunean (www.getxo.net) dagoz eskuragai. Ganera, 94 431 92 80 eta 94 491 40 80 telefono zenbakien bidez be eska daiteke informazinoa. Izena emoteko epea datorren urriaren 11ra arte egongo da zabalik.

Ekimenaren arduradunen esanetan, arte garaikidean adituak diran hainbat lagunek osotutako epaimahaiak egingo du 54 artista onenen aukeraketea. Izenak urriaren 19an jakinarazoko dira. Hautatutako sortzaileek euren lanak erakutsiko ditue, zemendiaren 30etik abenduaren 2ra, Areetako Geltokiko Plazako 2.500 metro koadroko karpan.

Getxoarteren helburua garatze bidean diran artistei euren lanak jentaurrean erakusteko aukera emotea da eta, aldi berean, aretoa artista gazteen topaleku izatea. Ganera, Getxoartek arte plastikoen garapena sustatu gura dau, baita produkzino sortzailea be. Proiektuei bultzadea emongo deutsen ikuspuntu zein kode artistiko barriak topetea da helburua, horreek izango dira-eta etorkizunaren oinarri.

Artistek euren lanak stand batean erakusteko aukerea izango dabe, doban.

Azkenik, Getxoartek katalogo zabala argitaratuko dau parte hartzaileen eta euren lanen barri emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu