Harrabots aldizkaria kalean

Bizkaie! 2007-05-22 02:00

EHUko Euskera erretoreordetzeak diruz lagundutako Harrabots euskerazko aldizkaria euskal kulturea sustatzeko eta ikasleak dinamizetako jaio da. Hamabostean behin argitaratuko dabe eta banaketea dobanekoa izango da Bizkaia eta Gipuzkoako fakultadeetan.

Harrabots aldizkarian zati nagusi bi izango dira: alde batetik, eretxia landuko da sinatutako artikuluen bitartez; bestetik, atal finkoak izango dituan zatia: 'Apezak pulpitutik', gai zehatzak lantzeko 'Fakultatetik', unibersidadeko gaiak lantzeko, 'Ezagut', euskal kulturako persona edo talde bat ezagutzeko, komiki bat eta 'Euskaldun jaio nintzen', euskerearen ganeko gogoetakaz.

EHUren esanetan, 'zarata sortu nahi dau eta baita ideologia kontuen gainetik ikasle guztientzat eta ikasle guztiena izan be'. Bi Harrabots kaleratuko ditue, bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan, bakotxa talde batek egina. Araban be sortzea da asmoa eta ikasleen laguntzinoa eskatu dabe honezkero.

Danetara, dobaneko 1500 ale argitaratuko ditue unibersidadean banatzeko. Udea baino lehen beste bi zenbaki kaleratuko ditue eta oporraldiaren ostean, irailean argitaratuko dabe hurrengoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu