Erasmus bekak eskatzeko epea zabaldu dau BBK-k

Bizkaie! 2007-05-21 02:00

Bilbao Bizkaia Kutxak gaur zabaldu dau Erasmus bekak eskatzeko epea eta bagilaren 17ra arte egongo da horretarako aukerea. Programan Estaduko edozein unibersidadeko gazteek eta Hetel edo Ikaslan Bizkaia zentroetako ikasleek parte hartu leikie.

Bilbao Bizkaia Kutxak gaur zabaldu dau Erasmus bekak eskatzeko epea eta bagilaren 17ra arte egongo da horretarako aukerea. Programan Estaduko edozein unibersidadeko gazteek eta Hetel edo Ikaslan Bizkaia zentroetako ikasleek parte hartu leikie.

BBK-ko iturrien arabera, aurreko ikasturteetan bezela, eskabideen tramitazinoa eta erabagien jakinarazpena BBKren webgunearen (www.bbk.es) bidez baino ez dira egingo eta bertan, beketarako oinarriak eta informazino gehiago jarriko da ikusgai.

Argigarri izan daitekeelakoan, BBK-ko arduradunek azaldu dabe batez besteko diru-laguntzaren zenbatekoa 150 eurokoa dala ikastaroan egindako hilebete bakotxeko eta gehienez bederatzitan. Joan dan ikasturtean, danetara 300 ikaslek erabili zituen BBKren diru-laguntzino horreek.

Ekimen honen bidez, datorren ikasturtea osorik edo zatika Europako unibersidade batean egiteko aukerea emongo deutse BBK-k Erasmus programan onartutako gazteei. Era horretara, Europako Batasuneko herrialdeen arteko ikasle-trukea eta mugikortasuna sustatzeko, gazteei zuzendutako hainbat programa egiten ditu BBK-k ekimen honen ildo beretik.

Erasmus beka bat eskatzeko baldintzak ondokoak dira: edozein unibersidadeko edo Hetel eta Ikaslan Bizkaia zentroetako bateko ikaslea izatea; Erasmus (unibersidadeko ikasketak) programan parte hartzeko aukeratua izatea jagokon zentroan; BBK-ko bezeroa izatea eta kontu baten eta BBK26 edo BBK26 Plus txarteletako baten (edo beste txartel bat 30 urtetik gorako ikasleen kasuan) titularra izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu