Herri Kontuen Euskal Epaitegiak barritu egin ditu bere webguneko edukiak eta diseinua

Bizkaie! 2007-04-26 02:00

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) barritu egin ditu bere web-orriaren edukiak eta diseinua eta hori mamitzeko nagusi izan dira gardentasun, irisgarritasun eta modernidade erispideak. Eduki guztiak euskeraz zein gazteleraz dagoz eskura.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE) barritu egin ditu bere web-orriaren edukiak eta diseinua eta hori mamitzeko nagusi izan dira gardentasun, irisgarritasun eta modernidade erispideak. Eduki guztiak euskeraz zein gazteleraz dagoz eskura.

Webgune barriak erabiltzaileei bide emoten deutse epaitegiak jaulkitzen dituan txostenetara modu erosoan heltzeko. Gainera, erraztu egiten dau horreek topetako egitekoa oraingo bilatzaile arinagoaren bitartez. Txostenen aurkezpena jagoken prentsa oharragaz batera egiten da, eskuineko zutabean jasoaz. Era berean, eduki danetara gehienera hiru aldiz klikatuta heldu daiteke.

Edukiak gaurkotu egin dira eta lehenengo orrialdean Erakunde Fiskalizatzaileak jaulkitako azken txostenagazko lotunea eskaintzen da, baita eduki guztietarako heltze zuzen eta dinamikoa be. Horrezaz gan, langileria aukeratzeko prozesu desbardinei buruzko informazinoa eta OCEXek plazaratzen daben Auditoretza Publikoa Aldizkariagaz lotunea emoten da.

Orrialdearen goialdean Epaitegiaren egitekoak, egitura eta txostenak mamitzeko prozesua eta kalidade kontrola deskribidyten dituen hainbat orritarako sarbidea dago. Era berean, Epaitegiak beste erakunde batzukaz dituan hartu-emonak be jaso dira, Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Estaduko ganerako Kanpo Kontrolerako Organo eta Eurorai (Sektore Publikoaren Kanpo Kontrolerako Eskualde Erakundeen Europako Antolamendua) modukoakaz; epaitegia, Eurorairen kide sortzaile da.

Webguneak modu didaktikoan eskaintzen ditu (flash moldeko filmak eta streaming bideoa erabiliz) txosten bat mamitzeko prozesuari zein Epaitegiaren jarduteko filosofiari buruzko azalpenak. Azkenik, azpimarratu behar da web-orri barriak World Wide Web (W3C) partzuergoaren irisgarritasunari buruzko gomendioak beteten dituala.

www.tvcp.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu