Gerra Zibileko Elgetako jazoerak batzen dituan erakusketea zabalik apirilaren 14tik aurrera
2007-04-13 02:00Erakusketea Espaloia Antzokian kokatuko da, arratsaldeko 19:00etan zabalduko ditu ateak eta publiko guztiari zabalik egongo da maiatzaren 3ra bitartean. Inaugurazinoa Espainian 1931n izandako Errepublikearen aldarrikapenaren urteurrenagaz bat dator.
Erakusketea Espaloia Antzokian kokatuko da, arratsaldeko 19:00etan zabalduko ditu ateak eta publiko guztiari zabalik egongo da maiatzaren 3ra bitartean. Inaugurazinoa Espainian 1931n izandako Errepublikearen aldarrikapenaren urteurrenagaz bat dator. Hori dala eta, lekuko batzuek berba egingo dabe Elgetan garai hori gogorazoteko.
Erakusketan hainbat elementu batu dira, besteak beste, Intxortako guduen eraso eta defentsa guneak, inguruko mendiak, baserriak, Osintxu, Bergara, Elorrio, Udalaitz eta abar. Eskalan eginiko 3x2 metroko 1937 Intxorta Kultur Alkartearen maketea nabarmendu daiteke.
Bestalde, gerran parte hartu eben hegazkin eta burruka gurdien bilduma bat egongo da, eskalan egina, bi bandoetako uniformeak, garaiko pelikulak ikusteko aukerea, eta artxibo nazionaletan eta atzerritarretan lortutako Elgeta, Eibar, Elorrio eta abarreko bonbardaketearen irudi errealak ikusi ahal izango dira.
Sociedad Amigos de Laguardia, 1937 Intxorta Kultur Alkartea eta Sabino Arana Fundazinoko fondoak be izango dira, sasoiko prentsa, aldizkari, kartel, literatura, bando eta diskurtso politikoak, txanponak, zigiluak edota muralak, nolakoak ziren ikusteko. Erakusketan hainbat bildumalarik itxitako Gerra Zibilean Euskadin izandako jazoerakaz lotutako materiala egongo da.
‘Intxortako Atea’
Intxortako Atea egitarauaren barruan, Eusko Jaurlaritzatik bultzatutako egitarauan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Elgetako Udalaren laguntzaz, datorren eguenean, apirilak 19, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Elgetan izango da Juan Jose Aranguren artistearen ‘Intxortako Atea’ eskulturearen inaugurazinoan.
Eskulturea Euzko Gudarostea defentsa lerro nagusiaren alboan kokatuko da, Asentzio ermitatik hur, Elgetatik Kanpanzarrera doan errepidean. Era berean, Martiartu Bataloiko komandantea eta Intxortako defentsaren diseinuan arduradun nagusia izan zen Pablo Beldarrain Olalderen presentziagaz 1980. urtean inaugurautako monolitoa zaharbarritu da eta egun honetan berrinaugurauko da.
Apirilaren 29an, barriz, Intxortako frontea defendidu eben gudari eta miliziarrei ‘Intxortako Atea’ eskulturearen eta Elgetako plazearen inguruan omenaldia egingo jake Elgetako Udalak antolaturiko ekimen hunkigarri baten bidez. Ekimena herritar guztiei zabalik egongo da.
Ondoren, Elgetako frontoian herri bazkaria egingo da. Bazkarira joango diranen kopurua zehazteko antolatzaileek asistentzia baieztatzea eskatu dabe, 648 202 988 telefonora deituz edo arbiedicion@jet.es helbide elektronikoaren bitartez.
Bazkarirako beharrezkoa dan txartelaren prezioa 22 eurokoa da. Interesatuek kopuru hau ondorengo banku-kontuetako batean sartu beharko dabe izena aitatuz: 2101 0035 18 0125812073 (Kutxa Gipuzkoa) / 3035 0078 86 0781043067 (Euskadiko Kutxa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!