Zergen kudeaketarako gune informatiko barria eskainiko dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2007-04-11 02:00

Edonork doban erabilteko moduko instalazino informatikoa da. Ordenagailu bi dagoz eta Bilboko Udalaren webgunetik Internetera sar daiteke, ikumen-pantaileagaz, zerga-informazinoa erraz eta arin eskuratzeko.

Bilboko Udalaren webgunean (www.bilbao.net) udal zergak eta tasak pagetako dagozan zerbitzuez gan, Ekonomia eta Ogasun Sailak zergen kudeaketarako gune informatiko barria imini dau martxan. Zerbitzua Aznar eraikinean erabili ahal izango da.

Edonork doban erabilteko moduko instalazino informatikoa da. Ordenagailu bi dagoz eta Bilboko Udalaren webgunetik Internetera sar daiteke, ikumen-pantaileagaz, zerga-informazinoa erraz eta arin eskuratzeko. Ganera, bideo-pantaila bat be badago zergen eta udalaren ganeko informazinoa lortzeko.

Zergen kudeaketako gune informatikoa Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Sailak martxan jarritako modernizazino, barrikuntza eta zergapeko alkarreragin prozesuaren barruan sartzen da. Prozesu horretan, helburu bi dagoz: batetik, herritarren eta udal administrazinoaren arteko hartu-emonak erraztea eta, bestetik, zergen kudeaketen gardentasuna bermatzea.

Orain dala sei urtetik hona, zergapekoei ordainketak helbideratzeko eta zatika pagetako aukerea eskaini eutsen Bilboko Udalak. Zergapekoen % 75ek zergen urteko eta aldian aldiko ordainketea helbideratu dabe (ibilgailuen ganeko zergak, TAO egoiliar-txartela, OHZ eta jarduera ekonomikoen ganeko zergea, besteak beste).

Barrikuntza horreen barruan, Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Saileko on-line zerbitzuen bidez udal zergak zein isunak modu elektronikoan pagau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu