Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Museoak Barrutik’ kanpainea abiarazo eta bisita gidatuak eta tailerrak eskainiko ditu

Bizkaie! 2007-03-14 01:00

Foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, edadekoen eta emakumeen alkarteentzat kultur eta aisialdirako jarduerak sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Museoak Barrutik’ kanpainearen beste edizino bat jarri dau abian, lurraldeko hamar museogaz akordioa lortu ondoren, igaz baino bat gehiagogaz, hain zuzen. Era horretara, bisita gidatuak eta tailerrak antolatuko dira urte osoan zehar doban eta 7.000 persona inguru izan daitekez onuradunak.

Foru erakundeko iturriek jakinarazo dabenez, edadekoen eta emakumeen alkarteentzat kultur eta aisialdirako jarduerak sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.

Ekimen honen bitartez bisitau ahal izango diran museoak ondokoak dira: Bilboko Guggenheim Museoa, Arte Eder Museoa, Itsas Museoa, Euskal Museoa eta Eleiz-Artearen Museoa; Gallartako Meatzaritza Museoa; Portugaleteko Rialia Industri Museoa; Gernikako Bakearen Museoa; Bermeoko Arrantzalearen Museoa; eta, aurtengo barrikuntzea, Balmasedako Boinas La Encartada Museoa.

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizartekintzako Sailak ‘Museoak Barrutik’ ekimenaren inguruko informazino zehatza bialdu deutse edadekoen eta emakumeen alkarteei, helburuak eta parte hartzeko moduak azalduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu