Nafar batek gidabaimeneko 26 puntu galdu ditu bi egunetan

Bizkaie! 2007-03-02 01:00

Alkoholemia positibo bi (6 puntu), abiadura gehiegikeria bat (6 puntu), gidatze arriskutsua (6 puntu) eta agenteen aginduei kasurik ez egitea (4 puntu) izan dira arau-urraketak.

Foruzainen patruila batek modu arriskutsuan gidatzen eban auto bat ikusi eban. Gidaria mozkortuta joiala susmau eta alkoholemia kontrola egin eutsen. Kontrol horretan, gidariak 0,51ko tasea emon eban (6 puntu).

Hurrengo egunean, gaueko radar batek 101 kilometro orduko abiaduran atrapau eban mugea 50ean dagoan leku batean (6 puntu).

Radarrak abiadura gehiegikeria erregistrau ebala jaubetu ostean, gazteak entzungor egin eutsen metro batzuk aurrerago egozan agenteei eta ia-ia autoagaz atrapau ebazan. Ostean, inguruko merkataritza-zentru batean sartu eta emakumezkoen komunera sartu zan. Bertan, komun-ontziaren ganean jarri zan zutunik, atearen beheko aldetik hankak ez ikusteko. Baina poliziak atrapau egin eban eta barriro alkoholemia probea egin ostean positibo emon eban (4 puntu).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu