Kulturtrans-ek kultureagaz mobiduteko gonbidapena egiten deutse herritarrei

Bizkaie! 2007-03-01 01:00

Bilboko Udalaren helburua da bilbotarrak kulturearen harpidedun egin daitezala, hau da, musika, literatura, zinema edota arte eszenikoak eguneroko ohitura bihur daitezala. Horretarako, Kultura eta Euskara Sailak ‘Kulturtrans’ atara dau, 2007ko kultur programa nagusiak batzen dituen ‘sensibilidade guztietarako txartela’.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak herritar guztiak gonbidatzen ditu bidaia bat egitera 2007. urtean barrena. Bidaiatzeko gonbidapena da, beste geografia batzuetara eta beste garai batzuetara joateko gonbidapena, sortzaileen irudimenezko munduetara edota gure barruko unibertsoetara osterea egiteko gonbidapena, hain zuzen.

Bilboko Udalaren helburua da bilbotarrak kulturearen harpidedun egin daitezala, hau da, musika, literatura, zinema edota arte eszenikoak eguneroko ohitura bihur daitezala. Horretarako, Kultura eta Euskara Sailak ‘Kulturtrans’ atara dau, 2007ko kultur programa nagusiak batzen dituen ‘sensibilidade guztietarako txartela’.

Kulturearen munduan mobiduteko Kulturtrans hau eskuratu nahi dabenek Udaltegietara, Kultur Etxeetara, BT Bulegoetara eta Udal informazino Guneetara jo leikie.


Bidaia berezi honetarako geltokiak honakoak dira:

1. Nortasuna, folklorea eta ondarea.
2. Letren sustapena.
3. Arte eszenikoak.
4. Ikus-entzunezkoak.
5. Musikea.
6. Arte plastikoak.
7. Jakintzaren Gizartea.
8. Kultur programazio deszentralizatua.
9. Jaiak eta aisia.


Kultura eta Euskara Saileko beste zerbitzu eta programa batzuk

Udal Liburutegien Sarea, Euskara Zerbitzua, Argitalpen Sekzinoa, edo kultur erakundeentzako diru-laguntzinoak.


Beste kultur erakunde batzuk

Kultura eta Euskara Sailak hainbat kultur erakunde ditu bere gan, esate baterako, Bilbao Musika, Arriaga Antzokia, Bilbao Film Comission edo Bilbao Arte Fundazinoa. Era berean, partaidea da beste zenbait erakundegaz batera kultur erakunde batzuen funtzionamentuan, berbarako, Arte Ederretako Museoan, Euskal Museo Arkeologiko, Etnografiko eta Historikoan, Erreprodukzinoen Museoan, Bilboko Itsas Adarreko Itsas Museoan, Bilboko Orkestra Sinfonikoan, Blas de Otero Fundazinoan eta Bilboko Guggenheim Museoaren Patronatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu