Iñigo Perezen ‘Pinta Bilbao de colores’ kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko aratusteak

Bizkaie! 2007-01-16 01:00

Lehiaketara 88 lan aurkeztu ziran baina sei finalisten artean ('Aratusteak Bilbo 2007', 'Aratusteak Fever', 'Bilbao se disfraza', 'Pinta Bilbao de colores', 'Qué me pongo' eta 'Sudurrean gorri, Bihotzean irri'), azkenean, Iñigo Perezena izan da irabazlea.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatutako Aratusteetako Kartelaren Lehiaketan, Bilboko Udaleko webgunearen bidez eta laguntzen daben bertoko komunikabideen bidez emondako botoek, Barrainkuako Kultur Etxean jasotakoek eta epaimahaiaren erabagiak 2007ko Bilboko Aratusteetako iragarki-kartela erabagi dabe. Lehiaketara 88 lan aurkeztu ziran baina sei finalisten artean ('Aratusteak Bilbo 2007', 'Aratusteak Fever', 'Bilbao se disfraza', 'Pinta Bilbao de colores', 'Qué me pongo' eta 'Sudurrean gorri, Bihotzean irri'), azkenean, Iñigo Perezena izan da irabazlea. Bilbok Udalak 2.800 eurogaz saritu dau lehiaketearen irabazlea, igazko edizinoan baino 400 euro gehiago.

Txetxu Ugalde telebista aurkezleak, Victoria Lores Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteko kideak, Serafin Gonzalez telebistako tertulianoak, Goyo Zurro, Udalbatzako ordezkari eta Jaietako Batzordeko kideak, Izaskun Pizarro Bilboko Konparsetako ordezkariak eta Angel Urriz idazkariak osotutako eta Jon Sanchez Jaietako Batzordeburuak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Saileko Zinegotzia buru izan dauen epaimahaiak zezeilaren 16tik 20ra bitartean ospatuko diran 2007ko Bilboko Aratusteetako iragarki-kartela ezagutzera emon dabe.

Kartel irabazlearen aukeraketea % 75ean Barrainkuako Kultur Etxean jasotako botoetan eta Bilboko Udaleko webgunearen bidez eta laguntzen daben bertoko komunikabideen bidez emondakoetan oinarritzen da, eta % 25 epaimahaiaren erabagian.

Iñigo Perez Historian lizentziaduna da Deustuko Unibersidadean eta gaur egun publizidadeko diseinu grafikoa ikasten dabil Bilbon, INUTEC, Teknologia Barrien Institutuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu