Kultur ekintzak sustatzeko, 800.000 euroko diru-laguntzinoa bideratuko dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-01-16 01:00

Kultur ekintzak sustatzeko antolatzen diran eta beste sustapen bideetan sartzen ez diran kultura-ekintzak diruz-laguntzeko 800.000 euroko aurrekontua onartu dau.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak, Kultura Sailaren proposamenaren harira, Euskadin kultur ekintzak sustatzeko antolatzen diran eta beste sustapen bideetan sartzen ez diran kultura-ekintzak diruz-laguntzeko 800.000 euroko aurrekontua onartu dau. Deialdiagaz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-ekintzen antolatzaileakaz alkarlanean, Euskadiko kultur eskaintza bultzatu gura dau.

Bestalde, Kultura sailburuak aurkeztuta, Gobernu Batzordeak gazteen artean baloreak eta bake kulturea sustatzera zuzendutako egitarauak bultzatzeko 122.606 euroko diru-laguntzinoa be onartu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu