Euskerazko artikuluek eta argitalpenek Wikipidean presentzia handiagoa izatea espero dau Eusko Jaurlaritzeak
2007-01-10 01:00Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza Saileko iturriek jakinarazo dabenez, Campos Jimmy Wales-egaz batzartu zan bart Londresen. Wales da Interneten bisita gehien jasoten dauen entziklopediaren sortzailea.
Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza sailburuak Jimmy Wales Wikipidea Interneteko entziklopediaren sortzaileari adierazo deutso euskerazko artikuluek eta argitalpenek sareko entziklopedian presentzia gehiago izateko itxaropena dauela.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza Saileko iturriek jakinarazo dabenez, Campos Jimmy Wales-egaz batzartu zan bart Londresen. Wales da Interneten bisita gehien jasoten dauen entziklopediaren sortzailea.
Wikipedia wiki teknologian oinarritutako entziklopedia librea da, hau da, web nabigatzaile batetik edozein erabiltzailek sor zein alda leike artikuluen edukia.
Wikipedia eleanitza da eta munduan dagozan milaka boluntariori esker zabaldu da. 250 hizkuntza ingurutako edizinoak ditu (ehunen bat aktibo dagoz). Proiektu honen helburua ahalik eta hizkuntza gehienetan idatzitako entziklopedia sortu eta zabaltzea da.
Bestalde, Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa da, izan be, egunean 60 miloe bisita inguru jasoten ditu. 2006 urtearen lehen egunean, danetara, 2,55 miloe artikulu egozan Wikipedian: 883.000 inguru ingelesez, 333.000 inguru alemanez, 211.000 frantsesez eta 167.000 japonieraz. Euskeraz, barriz, 4600 sarrera dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!