Giza Eskubideen Eguna ospatzeko ekitaldi bereziak

Bizkaie! 2006-12-05 01:00
Abenduaren 10ean ospatuko da

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak abenduaren 10eko Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau hilaren 10, 12 eta 13an. Helduei eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditue.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau hilaren 10, 12 eta 13an. Helduei eta 8 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako hainbat jarduera antolatu ditue.

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunagaz bat etorrita, museoa ikusteko sarrerea dobanekoa izango da. Ganera, eguerdiko hamabietan bisita gidatua izango da.

Abenduaren 12an eta 13an giza eskubideekaz lotutako hainbat ekintza izango dira ikasleei zuzenduta. Holan ba, 8 eta 12 urte bitarteko umeentzat tailer didaktikoak izango dira 10:00etan eta 11:30ean. ‘Danok bardinak?’ izeneko tailerraren bitartez, umeek munduan dagozan desbardintasunetaz jaubetzea da tailerraren helburua.

Hezkuntza arloari ‘izugarrizko bultzadea’ emon gura izan deutso Gernikako Bakearen Museoak. Horretarako, bigarren hezkuntzako ikasle, nagusi, familia eta gai honeetan interesa daukienei zuzendutako tailer didaktikoak sortu dabez. Honako gaiak landuko dabez: bakegintzea, Gernika-Lumoko historia eta gatazken eraldaketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu