Zinebiko euskal filmak ikusgai EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2006-11-28 01:00

Bilboko Film Labur eta Dokumental Jaialdian (Zinebi) ikusgai izango diran euskal filmak ikusteko modua egongo da bihar, zemendiak 29, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioako campusean, ‘Eguazten kulturalak’ egitasmoaren barruan. Emonaldiak Areto nagusian izango dira, doban eta publiko guztiari zabalik.

Hain zuzen, eguerdiko 12,00etan, Euskal Zinemaren Nazinoarteko Lehiaketarako aukeratutako hamar pelikulak erakutsiko dira: Koldo Almandozen ‘Midori’; Algis Arlauskasen ‘La barberia’; Luiso Berdejoren ‘For(r)est in the des(s)ert’; Jon Garañonen ‘Miramar St.’; Ivan Cortazarren ‘Una historia de invierno’; Javier Ortegaren ‘Vegetables’; Susana Talayeroren ‘Microfantasticheria’; Juanan Egigurenen ‘Txoria’, Victor Gonzalezen ‘El verano español’; eta Enrique Garcia eta Raquel Ajofrinen ‘Perpetuum Mobile’.

Bestalde, arratsaldeko 16:00etan, Infoeuskadi ataleko zazpi film eskainiko dira. Infoeuskadi euskal fikzino, marrazki bizidun eta dokumentalen 14 film laburren sortea da, lehiaketarako aukeratu ez dana.

Jose Muniainen ‘An independent portrait’, Nacho Vigalondoren ‘Domingo’, Itziar Barrioren ‘Coincido contigo en lo otro’, Victor Gonzalezen ‘Los brotes del sueño’, Fede Merinoren ‘Chillida’, Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzanaren ‘Lady Jibia’ eta Victor Iriarteren ‘Wrocic (Volver)’ izango dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu