EAEn 188.217 bidaiari-sarrera izan ziran joan dan urrian, aurreko urtekoan baino %12 gehiago

Bizkaie! 2006-11-22 01:00

Bidaiari-sarrerak hiru lurraldeetan gehitu ziran 2005eko urriko datuakaz konparauta: Araban % 13 gehitu ziran, Bizkaian % 12 eta Gipuzkoan % 10, Eustaten datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan 188.217 bidaiari-sarrera egon ziran joan dan urrian, aurreko urteko urrian baino ia 20.000 sarrera gehiago, eta, horrenbestez, % 12ko gehikuntzea izan da. Bidaiari-sarrerak hiru lurraldeetan gehitu ziran 2005eko urriko datuakaz konparauta: Araban % 13 gehitu ziran, Bizkaian % 12 eta Gipuzkoan % 10, Eustaten datuen arabera.

Estatuko bidaiarien sarrerak % 11 gehitu ziran eta atzerritik etorritako bidaiarienak, % 13. Estaduko bidaiari-kopuruak hiru lurraldeetan egin eban gora: Araban % 13, Bizkaian % 17 eta Gipuzkoan % 4. Atzerriko bidaiarien kopuruak, barriz, Araban (% 10) eta Bizkaian (% 31) egin eban gora, baina Gipuzkoan % 3 jaitsi zan.

Estatutik etorritako bidaiarien artean, besteak beste, Kantabria, Katalunia, Andaluzia, Aragoi eta Asturiastik etorritakoen kopurua gehitu zan, baina Errioxatik, Gaztela-Mantxatik eta Valentziako Erkidegotik etorritakoen kopurua gitxitu egin zan. Atzerritarren artean gehitu egin zan Frantziatik, Holandatik, AEBtik, Kanadatik, Portugaldik eta Iberoamerikatik etorritako bidaiarien kopurua; beste alde batetik, gitxitu egin zan, besteak beste, Alemania, Italia eta Belgikatik etorritakoena.

Joan dan urrian, 366.315 gau igaro ebezan bidaiariek, hau da, aurreko urteko urriaren aldean gaua pasau ebenen kopurua % 16 gehitu zan. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan eben EAEko hiru lurraldeetan: Bizkaian % 24 igon ziran, Araban % 10 eta Gipuzkoan % 9.

Bestalde, batez besteko egonaldiaren iraupena % 4 igon zan joan dan urrian Euskal Autonomia Erkidego osoan, eta 1,88 egunetik 1,95 egunera luzatu zan.

Azken buruan, urrian 8.898 bidaiari-sarrera izan ziran EAEko landa-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilebete berean baino % 1 gitxiago, hain zuzen. Bidaiari-sarrerak % 2 gehitu ziran Bizkaian, baina Gipuzkoan % 3 eta Araban % 1 gitxitu ziran. Euskal Autonomia Erkidegoan Estaduko % 2 bidaiari gehiago izan zan, baina atzerriko % 30 bidaiari gitxiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu