Kulturearen Euskal Kontseilua erabarritu eta sendotu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2006-11-22 01:00

Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kulturearen Euskal Kontseiluaren eraldaketarako dekretua onartu dau. Dekretu honen bitartez Kulturearen Euskal Kontseiluaren zereginak eta osoketea barritu dira eta egungo beharretara egokitu.

Kultura sailburuaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kulturearen Euskal Kontseiluaren eraldaketarako dekretua onartu dau. Dekretu honen bitartez Kulturearen Euskal Kontseiluaren zereginak eta osoketea barritu dira eta egungo beharretara egokitu.

Kulturearen Euskal Kontseilua kulturearen eremuan partaidetzea, lankidetzea eta aholkularitzarako goi mailako kide anitzeko organoa da eta bere funtsezko zeregina Kultura Sailari aholku emotea eta Kulturearen Euskal Planaren jarraipenean eta garapenean laguntzea da. Kulturearen Euskal Plana, Kulturearen Euskal Kontseiluaren lanaren bitartez garatu zan eta orain horren garapenaren beharrei egoki erantzuteko zabaldu eta eraldatu egin da.

Eraldaketaren barruan, orain arteko Batzorde Iraunkorra Erakundeen Arteko Batzorde bilakatu da eta erakundeen arteko hatu-emonak finkatzeaz gan, honek Kontseiluaren batzorde iraunkorraren lanak beteko ditu. Erakundeen Arteko Batzordea hamar lagunek osotuko dabe, Kultura sailburua buru dabelarik; bertan izango dira Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea, hiru Kultura diputaduak, uriburuetako Kultura zinegotziak, eta Eudelen ordezkari bat eta Kulturearen Euskal Kontseiluaren idazkaria, esapideagaz baina botorik barik azken hau.

Honegaz batera, Kulturearen Euskal Kontseilua sendotu egin da, kide gehiago ditu, bai herri-erakundeen ordezkaritzan eta batez be kultura alorreko ordezkarien aldetik. Herri Erakundeen ordezkaritzearen orain arteko kideei gehitu jakez eta Jaurlaritzearen atalean Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lehendakaritza eta Lehendakaritzaordetzako ordezkari kide bana, eta era horretara herri-erakundeen ordezkariak 18 izango dira danetara. Hedapen handia izan du kulturearen alor desbardinen ordezkari diran kideen atalak: orain arte 20 lagunek osotzen eben atal hau, hemendik aurrera 32 izango dira.

Kulturearen alorreko aholku batzorde hau Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailari atxikia da eta bere zereginetarako Kulturearen Euskal Kontseiluak Batzorde Osoaren edo Erakunde Arteko Batzorde Atalaren bidez jardungo dau eta bere barruan Batzorde-atal bereziak sortu ahal izango ditu, orain arte legez.

Kontseilu kideak lau urterako izentetan ditu Kultura sailburuak. Kulturearen Euskal Kontseilu barrituak gaur, hilak 22, izango dau bere lehen bilerea, Donostiako Miramon Teknologi Parkean, eta bertan orain arteko kideak eta kide barriak izango dira eta Kulturearen Euskal Planaren 2004-2006 bitarteko balantzea eta datozen urteetako zereginak aztertuko ditu.

Kultura Sailburuak honako lagun honeek izentau ditu kulturearen alor desbardinetatik Kontseiluaren kide: Aurkene Alzua; Jose Antonio Arbelaiz; Agustin Azkarate; Jon Bagues; Filgi Claverie; Arantza Cuesta; Iñaki Diaz; Laura Etxebarria; Jorge Gimenez; Jose Mari Goenaga; Aizpea Goenaga; Iñaki Goirizelaia; Blanka Gomez de Segura; Daniel Innerarity; Anjel Lertxundi; Iñaki Lopez de Aguileta; Jose Angel Muñoz; Jabier Muguruza; Aintzane Perez del Palomar; Patxi Salaberri; Dora Salazar; Jose Mari Sors; Joan Mari Torrealdai; Igone Ugalde; Angel Valdes; Beatriz Zabalondo; Ramon Zallo; eta Arantzazu Zugasti.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu