Bagilaren 3an egingo dau jaia Ondarroan Euskal Eskola Publikoak
2006-11-20 01:00‘Bete-betean eta ezelako dudarik barik igarri’ adierazoteko Bizkaiko kostaldeko Ondarroa herrian erabilten daben ‘dra’ esakerea izango da datorren urteko bagilaren 3an ospatuko dan jaiaren leloa, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Alkarteak (EHIGE) jakinarazo dauen legez.
‘Bete-betean eta ezelako dudarik barik igarri’ adierazoteko Bizkaiko kostaldeko Ondarroa herrian erabilten daben ‘dra’ esakerea izango da datorren urteko bagilaren 3an ospatuko dan jaiaren leloa, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen alkarteak (EHIGE) jakinarazo dauen legez.
Datorren urteko jaiak bost helburu edo aldarrikapen nagusi izango ditu. Alde batetik, eskola parte-hartzailea eregitea: ‘parte-hartze horretan oinarrituta, hezkuntzearen ikuspegi plural eta integratzailea emon gura dogu’.
Bestetik, ‘Euskal Herrirako curriculuma eta holako proposamenak garatzea’. EHIGEren eretxiz, curriculum horretan batzen dira ‘gure izaerea, hizkuntzea, historia, munduaren ikuskerea eta besteekaz erlazionetako modua babestu eta garatuko dituen proposamenak’.
Horreez gan, ikastetxeen autonomia sustatu gura dabe. Baita indarrean dagozan hizkuntza ereduak gainditu be: ‘hizkuntza normalizazinoa erraztu beharrean, oztopoak dagoz. Ikastetxe bakotxak bere autonomian eta errealidadean oinarritu behar dau eredu barria eta elebitasuna bermatu’.
Eskola mapa barria da datorren urteko jaiaren bosgarren aldarrikapena: ‘Herri eta urien premina barriei moldatutako eskola mapea’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!