Neurrira egindako kondoiak

Bizkaie! 2006-11-10 01:00

Mediku errusiar batek negozio arrakastatsu bat jarri dau martxan. Enkarguzko kondoiak egiten ditu eta bezeroak tamainua eta marrazkia aukera ditzakez.

Mediku errusiar batek negozio arrakastatsu bat jarri dau martxan. Enkarguzko kondoiak egiten ditu eta bezeroak tamainua eta marrazkia aukera ditzakez.

Asmatzailea Petr Pomozov urologoa da. Antza, behin baino gehiagotan, preserbatiboen tamainuagaz arazoak eukiezan jentea joan izan jakon laguntzino eske. Horregaitik, neurrira egindako kondoiak saltzen hasi da.

‘Jente asko etorten da nik diseinautako kondoiak erostera. Neurri zehatza izateaz gan, gehienak originalak dira’, dino Pomozovek.

Ganera, arrakasta gehien daukien kondoiak zeintzuk diran be azaldu dau urologoak: ‘otsoen, Mickey Mousen edota elefanteen irudiak daukiezanak. Abertzaleenek Kalashnikov armak daukiezanak eta erromantikoenek Veneziako gondolen marrazkidun kondoiak gura dabez’.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu