2048rako beharbada ez da arrantza-erreserba nahikoa izango mundu mailan
2006-11-03 01:00Halifax uri kanadarrean dagoan Dalhousie Unibersidadeko ikerketa baten arabera, 2048. urterako beharbada ez da arrantza-erreserba nahikoa izango mundu mailan. Ikerlana aste honetan argitaratu da ‘Science’ aldizkarian.
Halifax uri kanadarrean dagoan Dalhousie Unibersidadeko ikerketa baten arabera, 2048. urterako beharbada ez da arrantza-erreserba nahikoa izango mundu mailan. Ikerlana aste honetan argitaratu da ‘Science’ aldizkarian.
Munduko ozeanoetako bizitzaren ekosistemen egoerearen lehenengo ebaluazino integrala egin dabe ikertzaileek. Existiduten diran datu ugariren metaanalisi batean, ikertzaileek dinoe tokiko, eskualdeko eta mundu osoko itsas-aniztasunaren galereak, ekosistemak eta honeek gizakiei emoten deutsezan zerbitzuak kaltetu dituala.
Emoitzek erakutsi dabe itsasoko bioaniztasunaren galerearen tasea bizkortzen ari dala eta, egungo erritmoagaz jarraitzen badau, arrantza-existentzia gitxi izango dala 2048. urte ingururako.
Halan da be, ikertzaileek itxaropenerako datuak be topau dabez itsas-bioaniztasunari jagokonez hobetuz joan diran esparru zehatzetan, joera hori aldatzeko beranduegi ez dala erakusten dabelako. Ikerketearen egileek dinoe eskala txikian egindako esperimentuak ozeanoen eskala handiko aldaketea iragarteko erabil daitekezala. Artxiboak, arrantza-erregistroak, sedimentuak eta datu arkeologikoak erabili dabez ikerlana egiteko. Analisien artean, mundu osoko kostaldeko 12 eskualdetan urteetan izandako aldaketak ebaluau ditu ikerketa batek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!