Animalien defentsarako alkarteak zigorrak gogortzearen alde
2006-11-02 01:00Animaliak babesteko Zigor Kodea aldatu eta zigorrak gogortzea eskatzen dogu, behar izan ezkero, tratu txarrak emon dabezanak kartzelara bialtzeko eta etxabererik sekula euren pentzutan egon ez daiten.
El Refugio, animalien babeserako alkarteko presidente Nacho Paunerok txalotu egin dau Ingurumen eta Hirigintza fiskalak etxabereen kontrako tratu txarrengaitik Zigor Kodea aldatu eta zigorrak gogortzeko gobernuari luzatu deutson proposamena.
Proposamena El Refugio alkarteak pasa dan irailaren 7an helarazo eutson Ingurumen fiskalari eta pozarren dagoz orain, izan be, Paunero jn.aren esanetan, ‘gaur egun Zigor Kodean ez da argi zehazten etxebereen kontrako tratu txarrek ze ondorio izan leikien eta, esangura horretan, orain arte ez da sekula kartzela zigorrik izan tratu txarrak emoten dabezanentzat. Animaliak babesteko Zigor Kodea aldatu eta zigorrak gogortzea eskatzen dogu, behar izan ezkero, tratu txarrak emon dabezanak kartzelara bialtzeko eta etxabererik sekula euren pentzutan egon ez daiten’.
Paunero itxaropentsu dago Ingurumen fiskalaren proposamena aintzat hartu eta gaia Estaduko Fiskaltza Nagusiaren eta Justizia Ministerioaren esku dagoalako.
Bien bitartean, Berdeen diputadu Francisco Garridok adierazo dau Zigor Kodea aldatzeko proposamena aurrera doala PSOEren oniritziagaz eta, beraz, emendakin legez aurketua izango dala. Edozelan be, testuan argi adierazoten da etxabereak baino ez dirala sartzen eta, beraz, erreformeak ez leuke eraginik izango zezenketa eta animaliei tratu txarrak eragiten jakezan ganerako jai tradizionaletan.
Beste alde batetik, animalien babeserako alkarteek animaliak abandonetea delitutzat hartzea eskatu arren, proposamenak ez dau aurrera egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!