'Jolastu Parkean' ekimenak 17.000 ume batu ditu Bilbon
2006-09-12 02:00Bilbao Aktiba! ekimenak sustatutako 'Jolastu Parkean' programako jardueretan 17.000 umek hartu dabe parte aurtengo udan, 26 monitoreren begiradapean.
Bilbao Aktiba! ekimenak sustatutako 'Jolastu Parkean' programako jardueretan 17.000 umek hartu dabe parte aurtengo udan, 26 monitoreren begiradapean, Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Saileko iturriek jakinarazo daben legez. Programea oraindino zarratu barik dago, beraz, irailaren 15era bitartean, kopuru horrek gora egingo dau. Jon Aritz Bengoetxea zinegotziaren esanetan, ‘programea arrakastatsua izan da. Txikienentzat zuzendutako programea da eta txiki-txikitatik kirola, irakurketea eta beste olgeta-jarduera batzuk sustatzen laguntzen dau’.
Kalkuluen arabera, Arenaleko parkera hurreratu dira ume gehienak, 6.000 inguru. Puzgarriak, tailerrak, jolasak, ludotekea, kirolak eta hainbat denporapasa topau dabez bertan. Gurasoek, bide batez, trankil egoteko aukerea be izan dabe, 26 monitorek jagon dabezalako umeak.
‘Jolastu Parkean’ ekimena garagarrilaren 3tik 14ra bitartean egon zan zabalik eta, oraingoan, irailaren 4tik 15era egongo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!