'Udako Eskola'-ren VIII. edizinoan 163 ikaslek parte hartu dabe

Bizkaie! 2006-08-21 02:00

'Ikasi eta ondo pasa' izan da 2006ko 'Udako Eskola'-ren goiburua eta bertan 11tik 16 urtera bitarteko 163 ikaslek hartu dabe parte, 53 neska eta 110 mutikok, F. Goya (41), Felix Serrano (41), E. Campuzano (41) eta San Ignazio (40) ikastetxeetakoak.

Eskolan zailtasunak dabezan umeek bilakaera egokia izan dagien Bilboko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako 'Udako Eskola' izeneko programan, aurten, danetara 163 ikasle ibili dira.

Programan parte hartu daben ikasleek hainbat jarduera egin dabez, berbarako Bilboko puzzleen erakusketea, makillaje-tailerrak, ule-luzapenak eta globofexia, futbito-txapelketea edo dantzen aurkezpena. Momenturik beroenak bizikleten zozketea eta sari-banaketearena izan ziran.

'Ikasi eta ondo pasa' izan da 2006ko 'Udako Eskola'-ren goiburua eta bertan 11tik 16 urtera bitarteko 163 ikaslek hartu dabe parte, 53 neska eta 110 mutikok, F. Goya (41), Felix Serrano (41), E. Campuzano (41) eta San Ignazio (40) ikastetxeetakoak. 104 ikasle ikastetxe publikoetakoak izan dira eta 59 itunpeko ikastetxeetakoak.

Barrutiei erreparauta, barriz, 45 ikasle 5. Barrutikoak (Ibaiondo) izan dira, 19 ikasle 1. Barrutikoak (Deustu), 2. Barrutikoak (Uribarri) 23, 3koak (Otxarkoaga-Txurdinaga) 28 eta 8koak (Basurtu-Zorrotza) 16. Ikaslerik gitxien 6. Barrutikoak (Abando) eta 7koak (Errekalde) izan dira, 10 eta 7 hurranez hurran.

Parte-hartzaileen eskola-maileari begiratuta, 108 DBHko ikasleak izan dira, 47 Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailakoak eta zortzi LHI edo UOHkoak. 163 umeetarik 54 euskeraz dabiz ikasketak egiten eta 109 erderaz. Udako Eskola hezkuntza-programea ludikoa eta integrala da, lan praktikoa eta instrumentala, kontzeptuen ezagupenak, ikasteko estrategiak eta ahalmenak eta balioak buztartu nahi dituana, batez be, eskolako zailtasunak eta porrotak zuzentzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu