Gipuzkoako Diputazinoak sarean jarri ditu 1981etik onartutako 3.639 foru-xedapenak
2006-08-21 02:00Zerbitzu barri hau 3.639 xedapeneko dokumentu-base bat da eta edozein momentutan foru-legegintzara zein Euskal Herriko eta Estadu Espainiarreko aldizkarietara sarrera zuzena eskainiko dau.
Zerbitzu barri hau 3.639 xedapeneko dokumentu-base bat da eta edozein momentutan foru-legegintzara zein Euskal Herriko eta Estadu Espainiarreko aldizkarietara sarrera zuzena eskainiko dau.
Peru Bazako aldundi gipuzkoarreko Foru-administrazinoko Kalidaderako diputaduak jakinarazo dauenez, Foru-legediaren datu-base hau 'web orrialdetako erabiltzaileei zuzenbide-dokumentuak era erraz, arin eta intuitibioan bilatzeko abantaila emoteko' sortua izan da.
Dokumentu-base hau La Ley argitaletxe juridikoak gauzatu dau eta indarrean dagoan legedi osoa dakar. Xedapen bakotxa azalpen-fitxa bategaz dator eta indargabetutako legeak be agertuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren datu-base hau doban ikus daiteke www.gipuzkoa.net helbidean eta orain arte CDtan egiten zan batze lana ordezkatuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!