San Justoko karobia barriro ketan

Ipizki Taldea 2006-08-02 02:00

Karobien ke zuriskea XX. mendearen erdirantz amatau zan. Dana dala, orain dala hamaika urte Gorbeia mendiaren magaleko San Justoko karobia berreskuratu eta karea antxinako erara egin eban Ipizki Taldeak. Ordutik, abuztuko lehenengo asteburua karegintzearen gune bihurtu da Zeanuriko (Bizkaia) Otsemendi auzunea. Aurten be, abuztuaren 5ean eta 6an, kareharria, egurra eta sua batuko dituan labea ketan ikusteko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diranek.

Karobien ke zuriskea XX. mendearen erdirantz amatau zan. Dana dala, orain dala hamaika urte Gorbeia mendiaren magaleko San Justoko karobia berreskuratu eta karea antxinako erara egin eban Ipizki Taldeak. Ordutik, abuztuko lehenengo asteburua karegintzearen gune bihurtu da Zeanuriko (Bizkaia) Otsemendi auzunea. Aurten be, abuztuaren 5ean eta 6an, kareharria, egurra eta sua batuko dituan labea ketan ikusteko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diranek.

Abuztuaren 5ean eta 6an, Zeanuriko (Bizkaia) Otsemendi auzuneko San Justo baseliza ingurura hurreratzen diranek honezkero desagertuta dagoan karegintzearen gorabeherak ezagutzeko aukerea izango dabe Ipizki Taldearen eta Juan Aranaren eskutik.

Abuztuaren 5ean, zapatuan, goizeko hamaiketan biztuko da karobia eta, urteetan ahaztuta eta amatauta egon dan ke zuriskea San Justoko haretxen artetik igongo dau Gorbeia mendiaren tontorra ukitu guran. Domeka eguerdian, kare bizia oka egiten hasiko da ‘laba-ahoa’.

1950ean azkenengoz

Orain dala hamaika urte jarri eben martxan 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan karobia. Horretarako, leku berean azkenengoz karea egin eban Juan Aranagaz hartu-emonetan jarri ziran Ipizkikoak eta, bere zuzendaritzapean, konponketa lanei ekin behar izan eutsen bi hilabetez, kare labea ketan jarri aurretik.

Otsemendi auzuneko Goikuria eta Arana familiak, Kandido eta Félix Goikurua anaiak alde batetik eta Juan eta Julian Arana bestetik, izan ziran 1950ean leku horretan azkenengoz lan egin ebenak. Juan eta Felix labea zaintzeaz eta karea egiteaz arduratzen ziran bitartean, Julian eta Kandidok, idipare bategaz, Atxebeiko beheko errekatik (San Justo goiko aldean) kareharria eta Azkarralde eta Igertubarri basoetatik egurra ekarten eben. Soloetan ongarri moduan erabili ziran 2.000 kintal (100.000 kilo) kare produzidu eben danetara.

Karobi ‘frantsesa’

San Justokoa ‘karobi frantsesa’ deritxana da, hau da, kontraterrenoa aprobetxauta eregitakoa. Gitxika-gitxika estututen doan zulo bat da, 4 metroko sakoneraduna eta 150 zentimetroko zabaleraduna goiko aldean eta 40koa behekoan.

Kare-laba ‘frantsesek’ era honetan egiten dabe lan: erregai funtzinoa jokatzen dauen egurrez beteten dira eta sua emoten jake; gero, ganean, kareharri kapa bat jarten da. Harria rrez, kare bihurtzen da eta karea egin ahala, egur eta kareharriz kartetan da karobia.

Lan horrek hainbat lagunen beharra eskatzen eban; horregaitik, hiruzpalau etxe alkartuz edota auzolanean egiten zan

Karearen erabilerea

Baina, zertarako egiten zan karea? Funtzino ugari eukazan: eraikuntzan, lurrez eta urez nahastauta etxeko hormak eta mueta guztietako hormak eregiteko morteroa lortzen zan eta, uraz bakarrik nahastauta, baserrietako hormak zuritzeko ‘letxerea’. Nekazaritzan, soloetako ongarri legez eta koko edo harren kontra erabilten zan. Abeltzantzan, korten desinfekzinorako eta ganaduen apatxetako gaixotasunak sendatzeko. Sendagai legez be erabilten ei zan tifusa eta nafarreriaren kontra burrukatzeko. Aitagarria da arrautzak konserbetako erabilerea.

Ikus daitekenez, funtzino ugari beteten ebazan kareak eta, ondorioz, Euskal Herri tradizionaleko geografian nonahi azaltzen ziran karobiak. Baina, XX. mendean, abono kimiko eta porlanaren produkzino industrialari ezin izan eutsen aurre egin eta bertan behera itxi ebezan karobiak, mendearen erdirantz guztiz desagertu arte.

San Justoko karobiaren berreskurapenaz, Gorbeialdeko ondare historiko-kulturalaren iketketan eta babespean garautxo bat jarri gura dau Ipizki Taldeak. Abuztuko lehen asteburuan, barriro ikusi ahal izango da kare labea ketan!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu