Angela Arregui diseinatzaile bilbotarra hil da

Bizkaie! 2006-07-21 02:00

Moda diseinatzaile bilbotarra gaixorik egoan eta 67 urtegaz, atzo hil zan Barakaldoko Gurutzetako ospitalean. Hileta eleizkizuna gaur, garagarrilak 21, izango da Bilboko Xabierko San Frantzizko parrokian.

Moda diseinatzaile bilbotarra gaixorik egoan eta 67 urtegaz, atzo hil zan Barakaldoko Gurutzetako ospitalean. Hileta eleizkizuna gaur izango da Bilboko Xabierko San Frantzizko parrokian.

Arregui euskal diseinatzaile ezagunenetarikoa eta aitzindari izan da arlo askotan eta munduko hainbat lekutan saltzen diran haren jantzi eta osogarriak. Ganera, beti gustau izan jako arlo barrietan esperimentetea eta ikertzea eta, esangura horretan, moda kontuetan ez eze, perfume edo lurrinen munduan be sartu zan eta lurrin marka propioa be sortu eban.

Hogeita hamar urtetik gora egin ditu modan, Cibeleseko pasarelaren sorreran be parte hartu eban eta ordutik ez dau inoiz hutsik egin. Sariak be makinatxu bat jaso ditu, besteak beste, Platinozko Titarea, 2002an.

Angela Arreguiren izenea daben jantziak mundu osoan saldu dira eta azken urteotan operetarako zein antzezlanetarako jantziak egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu