Ana Toledo euskaltzain oso barriak gaur egingo dau sarrera-hitzaldia Antzuolan

Bizkaie! 2006-07-21 02:00

Garagarrilaren 21ean, goizeko 10:30etan hasiko da ekitaldia, Antzuolako Udaletxean, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazo dabenez.

Ekitaldia goizeko 10:30etan hasiko da, Antzuolako Udaletxean, Euskaltzaindiako iturriek jakinarazo dabenez.

Jose Angel Zabalo Antzuolako alkatearen ondoetorriagaz hasiko da ekitaldia, eta ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak bertaratutakoak agurtuko ditu.

Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkariak ekitaldiaren nondik norakoak azalduko ditu, eta ondoren, Ana Toledok ‘Musen arnasatik goi-arnasara, euskal letretan barrena’ izenburuko sarrera-hitzaldia eskainiko dau. Azkenik, Jean Haritschelhar euskaltzainburu izandakoak eta egun euskaltzain danak erantzungo deutso. Ekitaldia amaitzeko, euskaltzain barriari dominea eta diplomea emongo jakoz.

Juan San Martin euskaltzain zanaren hutsunea beteteko proposatu eben Ana Toledo Jose Luis Lizundiak, Jean Haritchelarrek eta Xabier Kintanak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu