Abizen bereko personen bilkurarik handienaren bila Galesen
2006-07-20 02:00Galesko telebista-kate batek abizen bereko personen bilkurarik handienaren marka gainditzea proposatu dau, eta Jones abizena daben ehunka herritar Blaenau Ffestiniog uri galestarrean batzea da asmoa.
Galesko telebista-kate batek abizen bereko personen bilkurarik handienaren marka gainditzea proposatu dau, eta Jones abizena daben ehunka herritar Blaenau Ffestiniog uri galestarrean batzea da asmoa.
Egungo errekorra Suediak dauka, Norberg abizeneko 583 lagun batu ziran eta, 'The Times' egunkariak azaldu dauenez. Uri galestarrak abizen bereko 1.600 personakaz bete nahi dau Galesko Millenioum Centre. Partaideek pasaporteagaz edo gidabaimenagaz egiaztatu beharko dabe abizena.
Blaenau Ffestiniog uriko bilkurea datorren zemendiaren 3rako aurreikusi dabe. Jones abizena daben lagunen portzentajerik handiena dauen Erresuma Batuko uria dalako aukeratu dabe Blaenau Ffestiniog. Jones Erresuma Batuko abizen ohikoena da eta ‘Johnen semea’ adieratik dator.Antolatzaileek espero dabe zenbait persona ospetsu batzea errekorra lortzeko, besteak beste, Sir Tom Jones abeslaria, Catherine Zeta-Jones aktorea edota Vinnie Jones futbolari ohia eta aktorea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!