Otxandioko bonbardaketearen 70. urteurrena
2006-07-17 02:00Otxandioko Udalak garagarrilaren 22an herria bonbardeau ebela 70 urte beteten dirala gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu asteon. Gerediaga Elkarteak ekitaldietan parte hartuko dau.
Otxandioko Udalak garagarrilaren 22an herria bonbardeau ebela 70 urte beteten dirala gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu asteon. Gerediaga Elkarteak ekitaldietan parte hartuko dau.
Bi dira Gerediaga Elkartearen laguntzinoagaz antolatuko diran ekitaldiak: Gerra zibilari buruzko erakusketea eta ‘Otxandio gerra garaian’ izenburuko liburuaren berrargitaralpena.
‘Otxandio gerra zibilean’ izenburuko erakusketea garagarrilaren 17tik 23ra zabalik egongo da Udaletxeko batzar aretoan. 14 panel ipiniko dira eta 1936ko garagarrilaren 18tik 1937ko apirilaren 4ra bitartean jazotakoak ezagutzeko aukerea egongo da: gerra garaia, bonbardaketea, Legutioko gudaldia, Molaren azken erasoaldia...
Egunotan, ‘Otxandio gerra garaian’ izenburuko liburua be argitaratuko da. Liburua bera, 2003. urtean egin eban Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko kideak sasoiko udalaren laguntzinoagaz. Otxandioko Udalak eta Elkarteak liburuaren berrargitalpen bat egitea interesgarri ikusi dabe, harrezkero egin diran ikerketek emondako emoitzen arabera, jazoera batzuen gaineko datuak aldatu egin diralako. Berbarako, ikerketek erakutsi dabe, garagarrilaren 22ko bonbardaketearen erantzukizuna Angel Salas Larrazabal, Espainako hegazkinlariarena izan zala. Angel Salas Larrazabal militarra zan, Urduñan jaioa. Juan Carlos I Espainiako erregeak Kapitain Jenerala izentau eban 1991. urtean. 1936an Angel Salas Larrazabalen aginduetara Otxandion egin zan bonbardaketeak 57 hildako itxi ebazan. Gehienak Andikona plazea beteten eben ume eta emakumeak izan ziran, Santa Marina jaiak ospatzen egozalako. Kapitain Jenerala 1994an hil zan. Liburu honen berrargitalpena Otxandioko Udaletxean eta Durangoko ohiko liburudendetan salgai dago.
Otxandioko bonbardaketearen 60. urteurrena. Egitaraua:
- Garagarrilaren 17tik 23ra, Udaletxean: 'Guda Zibila Otxandion' erakusketea.
- Garagarrilaren 19an, arratsaldeko 19:30etan, 'Guda Zibila Euskal Herrian' dokumentalaren proiekzinoa.
- Garagarrilaren 20an, 19:30etan, Antonio Alvarez Solis-en berbaldia: ‘Gerra Zibila eta memoria historikoa’.
- Garagarrilaren 23an:
13:00-21:00 Arte erakusketea: Zumetaren Gernika eta Santi Kapanagaren Andikona.
13:00-18:30 Guda Zibila Otxandion panel erakusketea.
13:30 Andikona plazan lore eskaintza eta hildakoei omenaldia.
18:30 Guda Zibila eta Andikona bonbardaketea bizi izan eben lekukoei omenaldia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!