Ikasleen % 74,3k gainditu dau EHUko hautaproben garagarrileko azterketea
2006-07-14 02:00Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) emondako lehenengo datuen arabera, garagarrilaren 5, 6 eta 7an EHUn hautaproben ezohiko azterketea egin eben 1.924 ikasleetatik 1.431k gainditu dau, hau da, % 74,3k.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) emondako lehenengo datuen arabera, garagarrilaren 5, 6 eta 7an EHUn hautaproben ezohiko azterketea egin eben 1.924 ikasleetatik 1.431k gainditu dau, hau da, % 74,3k.
Araban, 306 ikasletik 240k gainditu dau, beraz, ikasleen % 78,4k; Bizkaian, 997tik 734k gainditu dau, % 73,6k; eta Gipuzkoan, 621 ikasletik 457k gainditu dau, % 73,5ek, hain zuzen be, EHUko iturriek gaur iragarri dabenez.Nota ofizialak ikasleen ikastetxeetako ordezkariei emon jakez gaur, hilak 14, 12:00etan. Ordu horretatik aurrera Internet bidez be notak ikusi ahal izango dabez ikasleek.
Ohiko hautaproba 7.993 ikaslek egin eben bagilaren 7, 8 eta 9an eta % 96,6k gainditu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!