Pirmin Treku dantzari zarauztarra hil da

Bizkaie! 2006-07-14 02:00

Pirmin Treku dantzari gipuzkoarra hil da gaur goizaldean bihotzekoak jota.

Pirmin Treku dantzari gipuzkoarra hil da gaur goizaldean bihotzekoak jota.

Pirmin Trekuk (Zarautz, 1930) Euskal Herritik alde egin behar izan eban Espainiako Gerra Zibilaren garaian eta 1945ean ekin eutson ibilbide profesionalari dantzari gazteei zuzenduriko Sadler's Wells Theater Balletean. Bi urte geroago, ondoren Royal Ballet bilakatu zan Sadler's Wells Balleteko kide egin eben eta 1948an dantza-talde ingeleseko Dantzari Nagusi bihurtu zan.

Belauneko lesino bat zala eta, Covent Gardenen erretirau zan 1961ean. Ondoren, dantza erakusten ibili zan Porto uri portugaldarrean, eta 40 urtetan ibili zan lan horretan. Aurten, Logroñoko 'Angel Corella' Dantzaren Etxeko Ohorezko Adiskide izentau eben eta hori izan zan dantzari zarauztarraren azken ekitaldi publikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu