Bizkaitarrek bataz beste 22.053 euro gastau dabez aurten bagilera arte autoaren erosketan
2006-07-12 02:00Bizkaitarrek aurtengo bagilera arte 22.053 euro gastau dabez bataz beste autoaren erosketan, igazko aldi berean baino % 5 gehiago. Estaduko bataz bestekoa 21.322 eurokoa (% 4,2 gehiago) izan da.
Bizkaitarrek aurtengo bagilera arte 22.053 euro gastau dabez bataz beste autoaren erosketan, igazko aldi berean baino % 5 gehiago. Estaduko bataz bestekoa 21.322 eurokoa (% 4,2 gehiago) izan da.
Era berean, Bizkaiko kontzesionarioek 340 miloe euro fakturau dabez 2006ko urtarriletik bagilera arte, 2005ean baino % 0,6 gehiago, Espainiako Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Faconautori emondako datuen arabera; Estaduan dagozan 3.000 kontzesionario ofizialak bere barruan dituan federazinoa da Faconauto.
Halan da be, Bizkaiako fakturazinoak izandako gorakada hau Estaduko merkatuan emondako bataz besteko % 4,4 igoereagaz alderatuz, oso azpitik geratu da, Espainian bagilera arte kontzesionarioek 15.419 miloe euro fakturau dabez eta. Automobil eta lur orotako ibilgailuen matrikulazinoetan, Bizkaian lehen sei hilebeteotan % 4,1eko beherakadea izan da, danetara, 15.347 ibilgailuren matrikulazinoa egin baita. Salmenten jatsiera hau, batez be, ibilgailu arruntetan emon da, 14.342 ibilgailu saldu diralako, % 4,2 gitxiago; bien bitartean, lur orotako 1.005 ibilgailu matrikulau dira, igaz baino % 2 gitxiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!