Jokalari legez futbola ixten dauela iragarri dau Julen Guerrerok

Bizkaie! 2006-07-11 02:00

Bizitza osoa Athletic taldean egin ostean (8 urtegaz hasi zan talde zurigorrian eta gaur egun 32 urte daukaz), jokalari legez futbola ixten dauela iragarri dau gaur malko artean Julen Guerrerok. Garagarrilaren 26tik aurrera Ohorezko Mailan, gazteen entrenatzailea izango da.

Bizitza osoa, 14 urte Athletic taldean egin ostean (8 urtegaz hasi zan talde zurigorrian eta gaur egun 32 urte daukaz), jokalari legez futbola ixten dauela iragarri dau gaur malko artean Julen Guerrerok. Garagarrilaren 26tik aurrera Ohorezko Mailan, gazteen entrenatzailea izango da.

2007ko bagilera arteko kontratua euki arren, Athleticen onerako eta momentua heldu dala ikusirik, jokalari ibilbideari agur esan eta entrenatzaile legez, Athleticeko kirol egituran parte hartuko dau aurrerantzean.

Prentsaurrean, Fernando Lamikiz presidenteagaz eta talde nagusiko jokalariakaz batera agertu da portugaletearra. Lehenengo Lamikizek hitza hartu eta goraipatu egin dau jokalaria, eskerrak emon deutsoz urteetan egindako lanagaitik eta kirol arloko palmaresa baztertu barik, Guerreroren jarrerea nabarmendu dau, arazoak-arazo eta gorabeherak-gorabehera, beti eroan dauelako Athletic bihotzean. Julen Guerrero gazteentzako ikur eta ispilu dala adierazo dau Fernando Lamikizek.

Guerrero emozionau egin da eta justu-justuan ibili da kazetarien galderei erantzuteko.

Kontuak kontu, Jupp Heynckesegaz, 18 urtegaz Cadizen kontra San Mamesen debutau eta gol bat sartu eban jokalariak, danetara, 430 partidu jokatu ditu Athleticegaz eta 116 gol sartu ditu. Horrezaz ganera, 41 aldiz jokalari internazionala izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu