Ezustekorik ezean, 2013ko Tourra Bilbo eta inguruetan ibiliko da

Bizkaie! 2006-07-11 02:00

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2013ko Frantziako Tourreko urteerea antolatzeko hautagaitzea aurkeztuko dabe oraingo edizinoa amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzearen babesagaz.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2013ko Frantziako Tourreko urteerea antolatzeko hautagaitzea aurkeztuko dabe oraingo edizinoa amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzearen babesagaz. Batzarra noiz izango dan laster erabagiko da, baina argi dagoana da Parisen egingo dala, Frantziako Tourra eta Paris-Niza edo Paris-Roubaix lako beste txirrindulari lasterketa garrantzitsu batzuk antolatzen dituan Amaury Sport Organisation-en (ASO) soziedadearen egoitzan.

Batzarra Paben eguazten honetarako aurreikusita egoan arren, atzeratu egin behar izan da lasterketea martxan dagoala kontuan hartuz, Bilboko hautagaitzearen nondik norako danak ezagutzeko denpora gutxi egon dalako.

Bilbok 2013ko Frantziako Tourreko urteerea antolatzeko egin dauen proposamenaren arabera, atariko etapearen barruan, erlojuaren kontrako froga indibiduala egingo litzateke zapatuan, bost kilometro inguruko uri-zirkuituan; domekan 182 kilometroko ibilbidea izango dauen Bilbo-Bilbo etapea egingo litzateke; eta asteleheneko etapearen urteerea be Bilbo iznago litzateke antolakuntzak erabagiko leuken Frantziako herriren bategaz lotzeko.Euskal erakundeek aurkeztuko daben programea, txirrindulariei egin beharreko azterketa medikoakaz hasi eta talde partaideak aurkezteko ekitaldia eta gorago aitatu hiru etapak be barruan hartuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu