Giza eskubideak eta euskal bake prozesua aztergai asteon Gernikan, EHUren Udako Topaketen barruan
2006-07-11 02:00Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolatuta, Gernikako Udako Topaketen barruan, bihar eguaztenean hasi eta barikura bitartean, 'Giza eskubideak eta bake prozesua Euskadin' izeneko ikastaroa egingo da.
Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) antolatuta, Gernikako Udako Topaketen barruan, bihar eguaztenean hasi eta barikura bitartean, 'Giza eskubideak eta bake prozesua Euskadin' izeneko ikastaroa egingo da.
Eguaztenean, hilak 12, 'Askatasun personala eta bizitzarako eskubideak bake prozesuan' gaia jorratuko dabe Iciar Ruiz Gimenez, Amnesty Internacionaleko Batzorde Eragileko kideak, Maite Pagazaurtundua, Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak eta Txema Urkijo, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzearen aholkularia.
Hurrengo egunean, eguenean, hilak 13, Gorka Landaburu, Aldaketa 16 aldizkariko zuzendaria eta kazetariak eta Teresa Toda, Egin egunkariko zuzendari ohiak 'Adierazpen eta informazino askatasuna eta antolatze eta alkartze eskubideak bake prozesuan' gaiaz egingo dabe berba. Ondoren, mahai-ingurua izango da Imanol Zubero eta Mario Zubiaga EHUko irakasleakaz.
Amaitzeko, barikuan, 'Autodeterminazinoaren eskubidea eta kultur eskubideak bake prozesuan' gaia landuko dabe Txema Montero, Sabino Arana Fundazinoaren Hausnarketa Taldearen koordinatzaileak eta Ramon Zallo EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoko katedradunak. Ondoren, Jone Goirizelaia (Batasuna) eta Gema Zabaleta (PSE-EE) mahai-inguruan izango dira.Bariku arratsaldeko saioan, Mario Lopez, Granadako unibersidadeko Bake eta Gatazken Institutuko irakaslearen eta Carmen Magallon, Bakearen Ikerketarako Pignatelli Zentroko Fundazinoaren zuzendariaren txandea izango da. Amaitzeko, mahai-ingurua izango da Paul Rios, Lokarriko koordinatzaileagaz eta Maria Oianguren, Gernika Gogoratuz taldeeko zuzendariagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!