‘Harriet’ tortugea, munduko animaliarik zaharrena hil da
2006-06-23 02:00Australiako zoologiko batean hil da 176 urte eukazala. Guiness liburuan 175 urte eukazala sartu zan 150 kiloko anfibioa. Ganera, ustez, Charles Darwinek gizakiaren eboluzinoa aztertzeko erabili eban animalietariko bat izan zan.
Munduko animaliarik zaharrena, ‘Harriet’ izeneko tortugea, Australiako zoologiko batean hil da 176 urte eukazala. Guiness liburuan 175 urte eukazala sartu zan 150 kiloko anfibioa. Ganera, ustez, Charles Darwinek gizakiaren eboluzinoa aztertzeko erabili eban animalietariko bat izan zan.
Tortugea Galapago ugarteetan atrapau eben 1830ean. Ostean, ‘Darwinek Britainia Handira eroan eban eta gero Australiako Brisbane izeneko Jardin Botanikoan pasau ebazan urte batzuk, azkenean Australia Zoo-ra eroan eben arte’, esan dau John Hangar albaitariak. Bertan, bisitarien animalia gogokoena izan da.
Heriotzearen ganean azterketa ugari egin behar dabez ikerlariek. Antza danez, egun txarrak izan ebazan atzora arte, bihotzak lan egiteari itxi eutson arte.
‘Harriet’ ez da tortugearen jatorrizko izena, izan be, hasieran ‘Harry’ izena hartu eban arra zala pentsau ebelako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!