UEUren Udako Ikastaroetan matrikuletako epea domekan amaituko da

Bizkaie! 2006-06-20 02:00

Udako Euskal Unibertsitatearen 34. Udako Ikastaroak garagarrilaren 3tik 21era bitartean egingo dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Udako Ikastaro desbardinetan matrikuletako epea datorren domekan, hilaren 25ean amaituko dala jakinarazo dabe gaur UEUren iturriek.

Jakina danez, Udako Euskal Unibertsitatearen 34. Udako Ikastaroak garagarrilaren 3tik 21era bitartean egingo dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.

Matrikuletako modurik zuzen eta errazena UEUren web-gunetik egitea da, www.ueu.org helbidean (programa guztia bertan dago ikusgai); bestela, 943 82 14 26 telefonora be deitu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu