Euskomedia Fundazinoak bere Liburutegi Digitala handitu dau 2 aldizkari barrigaz
2006-06-19 02:00Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazinoak 2 aldizkari barri gehitu ditu bere Liburutegi Digitalera eta Fundazinoaren web gunean kontsulta daitekez.
Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazinoak 2 aldizkari barri gehitu ditu bere Liburutegi Digitalera eta Fundazinoaren web gunean kontsulta daitekez: http://www.euskomedia.org
- Vasconia. Historia-Geografia koadernoak. 1982an Eusko Ikaskuntzaren barruan sortutako aldizkari seriatua da eta historiaren inguruan burutzen diran ikerketak jakinarazoteko sortu zan. 1983 eta 1990 artean argitaratutako 149 artikulu (5.300 orri) digitalizau dira.
- Isturitz. Historiaurre-Arkeologia koadernoak. 1982an Eusko Ikaskuntzaren barruan sortutako aldizkari seriatua da eta historiaurre eta arkeologiaren inguruan burutzen diran ikerketak jakinarazoteko sortu zan. 1984 eta 2001 artean argitaratutako 66 artikulu (2.200 orri) digitalizau dira.
Eusko Ikaskuntzarenak diran bi aldizkari barri honeek Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz digitalizau egin dira. Gauzak holan dirala, Vasconia eta Isturitz aldizkariakaz, Euskomedia Fundazinoaren Liburutegi Digitalalean 5.500 artikulu eta 72.500 orrialde inguru ikus daitekez PDF formatuan. Bilaketak bilduma guztietan egin daitekez aldizkari, urte, egile, izenburu edo materiaz, baita testu osoaz be.
Euskomedia Eusko Ikaskuntzaren barruan dagoan fundazino bat da eta difusino digitalaren sustapena dau helburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!