Bilbao-Paris 10 euroan

Bizkaie! 2006-06-19 02:00

Vueling airelineak garagarrilaren 13tik urriaren 1era arte Bilbotik Pariserako ibilbidea eskainiko dau Loiuko aireportutik. Ibilbide barriak egunero eskainiko dau loturea Pariseko Charles de Gaulle aireportuagaz.

Vueling airelineak garagarrilaren 13tik urriaren 1era arte Bilbotik Pariserako ibilbidea eskainiko dau Loiuko aireportutik. Ibilbide barriak egunero eskainiko dau loturea Pariseko Charles de Gaulle aireportuagaz.

Konpainiak Bilbotik eskaintzen dauen hirugarren helmugea izango da eta 20.000 bidaiari baino gehiago eroatea espero dau. Danetara, 162 hegaldi eskainiko ditu.

Carlos Muñoz Vuelingeko kontseilari delegaduak adierazo dauenez, ‘gaur egun lotura hau airelinea bakar batek eskaintzen dau. Hasten doguzan helmuga guztietan pasetan dan legez, espero dogu modu esanguratsuan murriztea ibilbide honetako txartelen prezioa’. Izan be, Bilbo-Paris ibilbideko hegaldiak 10 euroan dagoz promozino moduan.

Malaga eta Bartzelona

Vueling-ek Malagako lotura berreskuratuko dau bagilaren 29an. Hiru hegaldi izango dira astero, eguen, bariku eta domeketan, eta udako hilabeteetan mantenduko dira.

Bestalde, 2004ko abenduan inaugurautako Bartzelona-Bilbo ibilbideak hegaldi bat izango dau egunero udan. Irailean hegaldi bi eskainiko ditu negozio-bidaiarien beharrizanak beteteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu