Bagileko asteburuetan, kale antzerkia Portugaleten

Bizkaie! 2006-06-08 02:00   Kulturea

Kale antzerkia izango da Portugaleteko kultur eskaintza protagonistetako bat bagilean, antzerki modalidade horretako ikuskizunak izango baitira bagilaren 11n eta 18an.

Kale antzerkia izango da Portugaleteko kultur eskaintza protagonistetako bat bagilean, antzerki modalidade horretako ikuskizunak izango baitira bagilaren 11n eta 18an, Portugaleteko Udaleko iturriek jakinarazo daben legez.

Lehenengo emonaldia daborduko eginda dago, bagilaren 4an, Nanny Cogorn argentinarraren eskutik. Bagilaren 11n, Kukubiltxo konpainia bizkaitarrak ‘Kukubel’ aurkeztuko dau. Umeei zuzendutako ikuskizun hori Repelegako Gorbea Mendi Plazan ikusi ahal izango da. Azkenik, bagilaren 18an, Miss Vero argentinarrak ‘La guardiana de la risa’ antzezlana antzeztuko dau Buenavista zelaian, eguerdi partean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu